JANTOKI  ZERBITZUA

 


Jangela eskolako ikasleria guztiari eskaintzen zaion zerbitzu bat da. Ordutegiari dagokionez, ihardunaldi normalean 12:30etatik 14:30etara luzatzen da (iharduna murriztua denean, 12:30etatik 14:30etara).

 


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak jangela-zerbitzua partzialki subentzionatzen du; era berean, sail honek salneurriak ezartzen dituena da. Salneurriak ikasle motaren arabera aldatu daitezke, ikasturte honi dagozkionak honako hauek izanez:

 


                                          IKASLE MOTA

    MENUKO

    PREZIOA

    (eguneko)

     Lehen eta Haur Hezkuntzako ikaslea (2 Km-tara baino urrunago bizi dena)
3,30
     Lehen eta Haur Hezkuntzako ohiko ikaslea
4,60
     Lehen eta Haur Hezkuntzako behin-behiniko ikaslea
5,20

 

 

Ohiko ikasleek kuoten ordainketak helbideratu beharko dituzte, horretarako, kurtso hasieran kontu korronte baten zenbaki bat emango dute. Behin-behiniko ikasleek, ordea, diru-sarrerak jangelaren Kutxako kontu korrontean egingo dute.

Jangelako araudia Euskal Eskola Publikoaren legeak agintzen duenaren menpe dago; lege esparru horretan Jangelako Batzordeak, Eskola Kontseilua ordezkatuz, honako araudia ezarri du:

  • Jangelako bazkaltiarrak ezingo dira jangelatik joan; horren beharra izanez gero, aldez aurretik, gurasoek sinatutako baimena ekarri beharko dute.
  • Kanpoko edozein edari edo janarirekin ezingo da jangelan sartu.
  • Tresna elektronikoak (bideo-kontsolak, sakeleko  telefonoak..) edo jostailuak ezingo dira jangelara eraman.
  • Edozein elikagairekin intolerantzia edo alergia pairatuz gero, gurasoek idatziz jakinaraziko diote jangelako arduradunari. Horrelako kasuetan, menuak egokitzen saiatuko da.
  • Jangelako ikasle bakoitzak hortzetako eskubila eta pastarekin hornitutako ontzi batekin etorriko da.
  • Jangelako plazen eskaera eskolak eskaintzen duen kopurua baino handiagoa izango balitz, jangelako plazak banatzeko, preferentzia hauen arabera banatuko lirateke:


                   1.  Eskolatik 2 kilometrotara baino urrunago bizi diren ikasleak.
                   2.  Ikasle bekadunak.
                   3.  Eskolan anai-arreba gehiago duten ikasleak.
                   4.  Eskolan antzinatasun handiagoa duten ikasleak.


  • Jantoki-zerbitzua noizbehinka erabiltzen duten ikasleek; gutxienez, jangelako arduradunari 24 ordu baino lehenago abisatu beharko diote.
  • Ohiko bazkaltiarraren kontsiderazioa izateko, kurtso osoan zehar, jangela-zerbitzua astero lau alditan erabili beharko da. Ausentzien kasuan, ohiko bazkaltarrie ordaindutako kuotak, kasu berezietan itzuliko zaizkie soilik; kasu berezi horietan justifikazioa aurkeztea ezinbestekoa izango da. Jangelarako beka jasotzen dutenei ez zaizkie inoiz  kuotak itzuliko.
  • Jangelako Batzordeak, Eskola Kontseilua ordezkatuz; honako arrazoiengatik, jangelako plaza kendu liezaieke bazkaltiarrei:


    •               - Jangelako kuotak ez ordaintzeagatik.
    •               - Jangelako araudia edo elkarbizitza oinarrizko arauak ez errespetatzeagatik.