Haurrak Beti Jolasean


Donostiako Euskararen Udal Patronatuak antolatzen duen ekintza hau, 4, 5 urte eta lehen ziklo bitarteko ikasleei eskaintzen zaie. Jarduera honek euskara ikasteko eta hobetzeko aukera eskaintzen du jolasaren bitartez eta, era berean, haurrak euskara erabiltzeko ohitura hartzen du ikasgelaz kanpoko jardueretan.
Ekintzaren salneurria, gutxi gora-behera, 195,07 €koa da ikasleko eta kurtso osorako.  Gizarte laguntza jasotzen duten familietako haurrak
eta familia ugarietako kideei kuota ordaintzetik beherapena egiten zaie.