MEDIATEKAKO ERABILERA

1.- ARAUTEGIA
  • Eskolako mediateka zabalik dago eskolako ikasle eta irakasle guztientzat eskolako ordutegiaz aparte, astelehen eta ostegunetan 16:30etatik 17:30etara.
  • Mediatekan ikasleek beti irakasle batekin egon behar dute. Saio-bukaeran bai mobiliarioa baita liburuak ere, aurkitu diren bezala utzi behar dira.
  • Errekreo garaian ere, irekita egongo da maileguak egiteko.
  • Mediatekan isilik egon behar da beste ikasleei traba egin gabe; modu honetan liburutegiak hobeto funtzionatuko du. Hitz egin behar bada, ahopeka egingo da.
  • Liburuak hartzerakoan, aukeratzen ez direnak dagokien tokian utzi behar dira, hurrengo irakurleak erraz aurki ditzan.
  • Molestatu gabe ibili, sartu eta ateratzean.
  • Higienearen mesede, debekatuta dago liburutegian jatea edo edatea.
  • Arautegia onartzen ez dutenak mediatekatik kanporatuak izan daitezke denboraldi baterako.
2.- MAILEGU ZERBITZUA
  • Ikasle bakoitzak bi liburu har ditzake txartela erabiliz.
  • Hamabost eguneko epea dago liburuak irakurtzeko. Nahikoa ez bada, luzapena eskatu beharko zaio arduradunari.
  • Liburua bueltatzerakoan mediatekako arduradunari emango zaio. Ondoren, karroan utzi beharko da.
  • Irakurle batek maileguan hartutako liburua, dokumentua, DVDa... itzultzen ez badu, edota hondatuta bueltatuz gero, haren berdina eskuratu behar du.
  • Ekainean bai ikasle bai irakasleek guztiek, maileguan hartutako liburu guztiak liburutegira eraman behar dituzte.